Skip to main content

Irunen dena prest da Korrika hasteko

Gizartea

Egun osoko jaia prestatu dute Irungo herritarrek 23. KORRIKAri hasiera emateko. 15:30ak aldera, 23. KORRIKAren hasiera-ekitaldia izango da, San Juan plazan. Lehendabizi Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak, Aize Otaño AEKko Artezkaritza kideak eta Beñat Alzaga Bidasoko AEKko zuzendariak hartuko dute hitza, musikak ere girotuko du hasiera ekitaldia eta aurreratu dute aurtengo hasierari ezohiko kutsu bat emango diotela. Eta behin mezua lekuko barruan sartuta, 16:00etan abiatuko da Korrika.