Skip to main content

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitu du apirilaren 18rako, Gasteizen

Ekonomia

Apirilaren 18rako mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Gasteizen manifestatuko dira, gutxieneko pentsioak 1.080 eurotara arte osatzeko aldarrikapenarekin. Manifestazioa baino lehen, hainbat ekimen egingo dituzte apirilean zehar, pentsio duinen beharra azpimarratzeko helburuarekin. Donostian ere prentsaurrekoa egingo dute, apirilaren 12an, mugimenduaren aldarrikapenak kaleratzeko.