Skip to main content

Argalas

Miru

Bi eguzkik argitu zuten egun hura. Lehenak, handiak eta ederrak, zeruertza laranjaz koloreztatu zuen. Bigarrena, txikia eta samurra, Argalasen belarri artean agertu eta inguruan ibili zitzaion jira eta bira. Ez ninduen ustekabean hartu. Izan ere, Argalas txakur espeziala zen. Eta espaziala!