Skip to main content

Gutxienez 16 sexu abusu kasu salatu dituzte Kolonbiako protestetan

Mundua

Kolonbiako protestetan poliziak gutxienez 16 sexu abusu kasu egin dituela salatu du Temblores gobernuz kanpoko erakundeak. Horiek dira behintzat eurek dokumentatu ahal izan dituztenak.

16 horietako bat bere buruaz beste egin duen 17 urteko neska baten kasua da. Hori baino lehen, atxilotuta zegoela poliziek sexu abusuak egin zizkiotela salatu zuen Popayanen, Kolonbia hego mendebaldean. Kasu honek areagotu egin ditu Popayanen herritarren eta poliziaren arteko istiluak. Antzeko salaketa izan dira Calin, Bogotan, Palmiran eta AcacĂ­asen.