Skip to main content

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, gertutik Malen Aranzabal biolinistaren eskutik

Kultura

Aktibo daudenen artean, Estatuko orkestrarik zaharrena da Nafarroakoa. Pablo Sarasate musikari famatuak sortu zuenetik eta lagunen arteko talde txiki bat izatetik, gaur egungo 50 kideek osatutako orkestra profesionala izatera pasa da. Gaur egun, Nafarroako orkestra ofiziala da eta Baluarte Fundazioaren parte ere bai. Europako herrietatik etorritako eta Nafarroako 50 musikari profesionalek osatzen dute. Dedikazioa osoa behar duen lana, baina benetan polita den ofizioa. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu Malen Aranzabal biolinistaren eskutik.