
Larunbatean hasiko da Bilboko 39. Nazioarteko Txotxongiloen jaialdia
Bilboko 39. Txotxongiloen Nazioarteko jaialdia hilaren 21etik 29ra ospatuko da aurten. Orotara Euskal Herriko, Espainiar Estatuko, Galizia eta Kataluniako 12 konpainien ikuskizunek beteko dute programazioa, Campos Eliseos Antzokiko kupula aretoa izanik gune nagusia.