Skip to main content

Joseba Tapiak jaso du 2022ko Adarra Saria

Kultura

Joseba Tapia musikari eta trikitilariak Donostiako Udalak urtero ematen duen Adarra saria jaso du. Victoria Eugenia Antzokian saritu dute musikaria, artistaren ibilbidea eta lana goraipatzea helburu.

Leturiarekin hasi zuen ibilbidea, pandero eta trikitiarekin Euskal Herriko kaleak girotzen. Azken hogei urtean bakarka aritu da, eta hala, bakarkako bederatzi disko plazaratu ditu. Berriena, 'Egon edo ez egon' diskoa, saria jaso osteko kontzertuan aurkeztu duena.