Skip to main content

Hilaren 28an amaituko da Loraldia festibala Bilbon

Kultura

Igandean amaituko da Loraldia jaialdiaren 7.edizioa. Hiru astez Bilboko hainbat areto euskal kulturaz bete dituen egitarau zabala hilaren 28an izango ditu azken ikuskizunak. Musikak, antzerkiak, zinemak eta abarrek lekua hartuko dute jaialdiaren azken egunotan.