Skip to main content

Gatiburen 'EHDistopikala' lanak sukar tropikala lehertuko du

Kultura

Gatibu taldeak 'EHDistopikala' diskoak erritmo dantzagarriekin sukar tropikala lehertuko du. Hainbat estilo uztartzen ditu, hala nola, funkya, ahaire latinoak eta karibe aldeko doinu beroak. Zazpi abestiz osatutako lanak kanta bizi eta alaiekin Euskal Herrian bizi den egoerari irakurketa kritikoa egiten dio letra azidoekin. Bederatzigarren diskoa azaroaren 25ean entzungai egongo da online plataformetan eta Durangoko Azokan salgai jarriko dute. Hala ere, aurkezpen kontzertua martxoaren 18an izango da, eta uda heldu arte Euskal Herria soilik Bilboko Miribilla kiroldegian oholtzara igoko dira Gatibu taldekoak.