Alex Mumbruk agur esan du Bilbao Basketeko entrenatzaile gisa. Hamahiru sasoi egin ditu Bilbo Basketen: bederatzi, jokalari gisa, eta azken laurak, entrenatzaile.

Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko 17. mendiko bizikleta ibilaldia egin da igandean Hegialden (Legazpi). 270 pertsona inguruk hartu dute parte. 38 kilometroko ibilaldia izan da, 1.350 metroko desnibelarekin. Irteera eta helmuga Laubideko kale nagusian izan dira.
Eguraldia lagun, jende ugari batu da Zemaga-Aizkorri mendi maratoian. Lasterketa esanguratsu hau, bi urtez lehiatu gabe egon da eta korrikalariak zein ikusleak oso gogotsu zeuden, igande honetan erakutsi bezala. Goi-mailako kirolariak hurbildu dira hitzordura eta ikuskizun aparta bizi ahal izan da. Kilian Jornetek irabazi du gizonezkoetan eta Nienke Brinkman gailendu da emakumezkoetan. Alberto Aierbe lasterketaren sortzaile eta zuzendariak egin du balorazioa.