Skip to main content

Txomin Perurena euskal txirrindulari ohia hil da, 79 urterekin

Kirola

Hamasei urteko ibilbide luzea egin zuen bizikleta gainean, eta 158 garaipen lortu zituen guztira, horietako 11 Itzulian. Profesional gisa, Fagor, KAS eta Teka taldeetan aritu zen. Bere palmaresean ageri dira, besteak beste, 1975eko Espainiako Vueltako bigarren postua, eta lasterketa horretako hamabi etapa bereganatu zituen; Giroan, beste bi etapa irabazi zituen.

Erretiroa hartu zuenean, txirrindularitza munduan jarraitu zuen urte mordo batez. Orbean, Caja Ruralen eta Euskadi Fundazioan zuzendari lanak egin zituen.