Image

Kirola

All Stories

Igandean jokatuko da Behobia-Donostia herri lasterketa, ia 30.000 lagunek eman dute izena

Behobia-Donostia lasterketaren 57. ekitaldia jendetsua izango da aurten, 29.732 lagunen eman dute izena. “Gozatu” da aurtengo leloa. Iaz baino ia lau mila pertsona gehiagok hartuko dute parte, koronabirusaren pandemian jokatutako lehen ekitaldia izan zen, eta horrek eragin izan zuen jende gutxiagok izen eman zezan.

Gizonezkoak dira gehienak berriro, %71,19. Halere, inoiz baino emakume gehiagok eman dute izena, eta antolatzaileak “oso pozik” agertu dira, haien helburua emakumeen eta gizonen arteko paritatea lortzea delako. Euskal Herritik kanpokoak dira parte hartzaile gehienak.

Lasterketaren ibilbidea azken urteetako bera da: hogei kilometro ditu; Behobian hasiko da, eta Donostiako Bulebarrean amaituko da.

3.000 eta 30.000 euro arteko isuna Espainiako selekzioarekin lehiaketa batean parte hartzeari uko egiten dionari

Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak Kirolaren Lege berria onartu du 166 aldeko botorekin, kontrako 157rekin, eta 18 abstentziorekin, eta, hala, pilotako eta surfeko euskal selekzioek nazioartean lehiako ahalko dira modu ofizialean.Bozketak EAJren eta Junts per Catalunyaren arteko eztabaida eragin du. JXCk jeltzaleei egotzi die Kataluniako independentistek jarritako zuzenketa eztabaidatzea galarazi izana. Juntsek selekzio nazionalen parte-hartzea orokortzeko zuzenketa egin du, eta EAJk atzera bota. EAJren arabera, ordea, JxCren proposamenak ez zuen aukerarik aurrera ateratzeko, eta “arriskuan” jar zezakeen jeltzaleek eta PSOEk adostutakoa. 

Espainiako selekzioarekin lehiaketa batean parte hartzeari uko egiten dionari zigorra ezarriko zaio. Legearen 98. artikuluak "arau-hauste oso larritzat" jotzen du, besteak beste, "kirol selekzio nazionalen deialdietara justifikaziorik gabe ez joatea, eta selekzio nazionalen esku ez jartzea selekzio horietako kide izateko izendatu diren kirolariak". 3.000 eurotik beherako eta 30.000 eurotik gorako isuna izango dute. Era berean, probak edo lehiaketak egiteko estadioetara edo lekuetara sartzeko debekua edo federazio-lizentzia edo gaikuntza baliokidea bi urtetik hamabost urtera bitarteko aldi baterako eteteA jasotzen du.

Joseba Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak larunbatean jokatuko dute Lau t'erdikoTxapelketako lehen finalerdia

Asteazken honetan Iruñeko Labrit pilotalekuan hitzordua egin dute biek larunbatean, eszenatoki berean, Lau eta Erdian jokatu beharreko finalerdirako. Aurkaria igandean jokatuko den beste finalerditik aterako da: Jokin Altuna edo Aitor Elordi. Biek ostegun honetan aukeratuko dituzte pilotak.

Aitor Elordi eta Peio Etxeberria jokatu dituzten partida guztiak irabazi dituzte. Peio Etxeberriak Altuna eta Dario hartu ditu mendean finalerdietara iristeko. Ezkurdiak, ordea, gorabehera gehiago izan ditu. Elordiren aurka galdu zuen lehen partida, baina Elezkano II.ari eta Lasori irabazi ostean sailkatu da.

Dagoeneko salgai daude Bizkaia Frontoian azaroaren 20an jokatuko den Lau eta Erdiko finalerako sarrerak. Hauek entradasfronton atarian eskuratu daitezke.

Euskal Herriak hartuko ditu Frantziako Tourraren lehen hiru etapak

Tourrak 2023ko edizioan eskalatzaileentzako ibilbide ezin hobea aurkeztu du Pariseko Biltzar Jauregian. Bilbotik irtengo da uztailaren 1ean, larunbatean, eta lehen hiru etapak osorik izango ditu Euskal Herrian.

Erlojupeko saio bakarra izango du ibilbideak, eta Frantziako mendaterik gogorrenak igo beharko dituzte.

Aurkezpen ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Eneko Goia Donostiako alkatea, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Urkulluk hitza hartu du, eta adierazi du aspaldiko ametsa “egia” bilakatu dela.

Taldeen aurkezpena ekainaren 29an egingo da, Bilbon, eta lehenengo etapa San Mamesetik abiatuko da, uztailaren 1ean. Bigarren etapa Gasteiztik abiatuko da, eta Donostian izango du amaiera.

Emakumezkoen bigarren Tourra uztailaren 23an hasiko da, gizonezkoena amaitzen den egun berean, aurten bezala, baina ez Parisen, baizik eta Clermont Ferranden, lehen etaparen irteera eta helmuga hartuko duena.

Lau ta Erdiko Emakume Master Cupeko txapelketaren aurkezpena egin dute Bilbon

Ostegun honetan, urriak 27, Lau eta Erdiko banakako Master LABORAL KUTXA txapelketa aurkezteko ekitaldia egin dute Bilbon. Bilboko Itsasmuseum Museoan izan da, goizeko 11.00etan.

Aurtengo edizioa asteburu honetan hasiko da Atxondon, 65 emakume izango dira parte hartuko dutenak eta horietatik 28 pilota misto batekin lehiatuko dira, ikuskizun handiagoa bermatzeko, eta gainerako 37ak pilota goxoarekin.

Aurtengo edizioa bi nobedade nagusirekin dator. Lehenengoa da Laia Salsamendik atzean utzi duela denbora luzez kantxetatik kanpo eduki duen lesio larria, eta LABORAL KUTXA Master honetan parte hartuko duela. Bestalde, Daniela Vargas mexikarra ere lehen aldiz lehiatuko da pilota mistoarekin, eta herrialde horretako eta Amerika osoko lehen emakumea izango da material horrekin jokatzen.

Amaia Aldai, Olatz Arrrizabalaga, Enara Gaminde, Miriam Arrillaga eta Leire Garairen aurka lehiatuko da, besteak beste. Finala abenduaren 10ean izango da, Amorebieta-Etxanon.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image