Valladoliden jasotako porrotaren ostean, Athletic-en inguruko hainbat zurrumurru eta kritika hedatu diren arren, Gaizka Garitanok lehoien aulkian jarraituko du Betisen aurkako partidan. Eguneroko kirol errepasoa.
Olatz Arrizabalagak, Irantzu Etxebestek eta Nora Mendizabalek osatzen duten Reyes Azkoitiaren taldeak irabazi du Udako Torneoaren lehen edizioa. Taldean, ordea, azpimarratzekoak izan dira Arrizabalaga gernikarraren garaipenak, txapelketan jokatu dituen bederatzi lau eta erdiko partidak irabazi baititu, finaleko biak barne.
Gizonezkoen saioan Hondarribiak etxera eraman du Kontxako bandera. Bi egunetako denborak kontuan hartuta, guztira, 6 segundo atera dizkio Oriori. Beraz, iaz bezala, Kontxako bandera Bidasoa aldera doa. Aipatu behar da, Oriok ez duela amore eman estropada osoan eta lehia bizian ibili dira bi traineruak azkenengo metroetara heldu arte. Aparteko estropada izan da, baina, pasa den astean lortutako 5 segundoko abantaila luzea izan da. Hondarribia txapeldun, Orio bigarren, Santurtzi hirugarren eta bere txanda irabazi duen Donostiarra laugarren izan dira sailkapen finalean. Emakumezkoen banderan, berriz, Orio argi eta garbi gailendu da. 28 segundo atera dizkio GU arraun taldeari bi aste hauetan eta aurten egiten ari diren sekulako denboraldiari banderarik bereziena gehitu diote. Orioren atzetik, GU arraun, Hondarribia eta Hibaika Ancin kokatu dira.
Euskal Herri osoko taldeak biltzen dituen lehiaketa bere amaierara iritsiko da larunbat honetan. Goizeko 12:00etatik aurrera, Ordiziako Altamira zelaian, bi partidu jokatuko dira. Izan ere, txapelketako antolakuntzatik kanpoko ez ohiko egoerak, Biarritzen izan zen G7aren bilera hain zuzen, egutegi osoa aldatzera behartu zuen. Hori dela eta, Ordizian izango zen finala lau talderen artean erabakiko da. Beraz, Aviron Bayonnais, Biarritz Olimpique, Anglet eta etxeko taldea, Ordizia, bertan izango dira. Bi norgehiagoka hauek bukatzean egingo da azken sailkapena, eta txapeldunari zelaian bertan emango diote saria.
La vuelta Euskal Herrian da bigarren egunez. Gaur, euskal txirrindulariek garaipera eskuratzen saiatu dira berriro. Baina, oraingoan Gilbert nagusito zaie. Belgikako maisuak ikastaro berezi bat eskaini du Arraiz mendiko aldapetan. Bai gora, bai behera, maisutasun handiarekin gailendu da. Hala ere, euskal txirrindularien maila, eta zaleen jarrera izan dira berriro protagonistak. 2011. urtean La Vuelta EAEra itzuli zen 33 urtez pasa gabe eman ostean. Aurten, hiru egun emango dituzte gure errepideetan, eta zaleek kalera irten dira txirrindulari guztiak animatzeko xedearekin.
Hori posible egingo duen akordioa sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta klubak. Urrezko LEB liga estatu mailako saskibaloiko bigarren maila altuena
"Master Kirol Txartela 2019" pala txapelketa aurkeztu dute Donostiako udaletxean. Kirolean emakumearen presentzia azpimarratu dute, hala ere, 8 emakume izango dira txapelketa honetan parte hartuko duten kirolariak. Eta 16 gizonezkoak.
Korrika Gipuzkoara sartu da berriro ere eta Donostian milaka lagun elkartu dira. Gaueko monografikoan, kirola eta euskararen arteko harremana aztertu ditugu Koikili Lertxundi, Joseba Sanchez eta Kike Zurutuzarekin.