Skip to main content

"Txiki" eta Otaegi oroitu ditu Sortuk fusilamenduen 46. urteurrenean

Politika

Jon Paredes “Txiki” eta Angel Otaegi omendu dituzte Zarauzko hilerrian, fusilamenduen 46. urteurrenean. 1975eko irailaren 27an diktadura frankistak ETAko bi militante horiek eta FRAPeko hiru kide hil zituen.

Frankismo garaiko azken fusilatuak izan ziren eta heriotzen urteurrenean oroimen ekitaldia egin zuen Sortuk larunbatean Oiartzunen, haien memoria gogora ekarri eta "mundu zein Euskal Herri hobe baten alde hil direnen ekarpena balioan jartzeko".