Skip to main content

Mila pertsona baino gehiago bildu ziren Donostiako Metroaren proiektuaren aurka

Politika

Satorralaia herri mugimenduak deituta mila pertsona baino gehiago bildu ziren larunbatean Donostiako Metroaren proiektua behin betiko gelditzeko eskatuz. ‘Metrorik ez’, ‘metroa gelditu’ eta ‘Donostiak ez du metrorik behar’ bezalako leloak oihukatu zituzten manifestariek.