Skip to main content

Novaltiako greba mugagabeak hiru urte bete ditu

Ekonomia

Novaltiako langileek hiru urte bete dituzte greba mugagabea hasi zutenetik. Modu honetan, ELA sindikatuaren arabera, produktu farmazeutikoak banatzen dituen enpresa kooperatiboko beharginak Europako grebarik luzeenean murgilduta daude.

Sindikatu honek gogorarazi duenez, mobilizazioa luzatu egin da «enpresak grebaren aurka izan dituen hainbat jarrerengatik». Gainera, adierazi du azken hilabete hauetan «hainbat baiespen-epaik berretsi dutela jokabide hori», eta, horri dagokionez, ELAk aurreratu du bere zerbitzu juridikoa «eskari gehiago» prestatzen ari dela.