Skip to main content

Mercedes-Benzek Gasteizko lantegia 23 hektareatan handitzeko proposamena aurkeztu dio Udalari

Ekonomia

Mercedes multinazionalak Gasteizen duen lantegia handitzeko eta sendotzeko proposamena aurkeztu dio asteazken honetan Gorka Urtaran alkateari. Proiektuak 23 hektarea hartuko dituen industria gune berria eraikitzea aurreikusten du. Nabarmendu duenez, egitasmoak hiriaren Eraztun Berdea eta udal araudia "errespetatuko" ditu.
Urtaranek lantegiko zuzendariari, ziurtatu dio Udala aliatu izango duela lantegia hegoalderantz handitzeko eta sendotzeko. “Ziurgabetasun-garaian, enpresa finkatzeak zuzeneko eragina du 5.000 familiatan eta udalerriko eta Euskadiko ekonomia osagarrian.”
Urtaranek proposatu du ekoizpen- eta industria-erabilerako eremu berri bat mugatzea egungo lantegiaren inguruan, hiri trinko bat eta lurraldearen oreka ekonomiko bat lortzeko helburuekin bat etorriz, Eraztun Berdearen eremuko gune naturala errespetatuz.