Skip to main content

Euskal Herritik igarotzen diren gasbideak ‘gutxiegi’ erabiltzen direla dio Macronek

Ekonomia

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen arabera, ez da gas interkonexio berririk behar Espainiarekin, eta beraz, Midcat gasbidea ez da beharrezkoa. Macronen ustez, Euskal Herriko bi gasbideak ‘%53an erabili dira otsailetik’, eta abuztuan Frantziak gasa esportatu dio Espainiari.