Skip to main content

Covid-19aren eraginpean dauden sektoreei 270 milioi euro inguruko laguntzak emango dizkiete

Ekonomia

Covid-19aren eraginpean dauden enpresen eta autonomoen kaudimenari laguntzeko zuzeneko laguntza finalistak kudeatzeko aginduari bide emango dion dekretua onartu berri du Jaurlaritzak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan laguntza horiek gutxi gorabehera 270 milioi eurokoak izango dira; 218 milioi euro Espainiar Estatuko funtsekin finantzatuak eta 50 milioi euro Eusko Jaurlaritzak jarritakoak.