
Kolpez Kolpe
All Stories
Instagramen zuzenean aurrena eta ondoren Kolpez Kolperen platotik paso emanda, ugari izan dira Ibai Fresnedoren eskutatik igarotakoak.
'Enbata dator' esketx berria izango dugu urteko unerik onenekin osatuta.
Pandemia garaiak gaindituta, emakumeek ia bere osotasunean ekoitzitako saioak 100 atal eta beste denboraldi bat bete du Hamaika Telebistan. Orain, udako denboraldiari etorrera egitekotan da.
Denboraldiko azkeneko atala emango dute, gaur ekainak 22, 22:30ean. ‘San Joan bezpera propioa’ri ekingo diote, Naroa Iturri gidari, Miren legorburu eta Tessa Andonegik erre zituzten sorginen ondorengoak garela erakutsiko dute konjuru propio, antzezlan eta guzti.
Ibai Fresnedok, berriz, Kamikaze atalaren urteko unerik onenak eskainiko ditu, eta Ekhill doktoreak ere urteko onena berreskuratuko du.
Gaur gaueko saioarekin ekingo dio ‘Kolpez Kolpe’k udako eskaintzari. Datozen egunetan, ‘Enbata dator’ izeneko esketx-antzezlan bat grabatuko dute, udan zehar, zati motzetan eskainiko dena.
- Nerea Arriola KMKZea: "Señora bat naiz"
- Bekadunak eta periferiak
- Gu bai, makina erremintak!!
- Josefina, Maravillas... Lurrak goxo har zaitza[te]la
- Ines Osinaga: 'Inoiz baino konektatuago nago nire jarduna eta profesionalitatearekin'
- Ines Osinaga: 'Euskal Herriko musika eszena kuestionatuz, borroka da karteletan emakumeak sartzea'