Altxa burua

All Stories

Lucia Etxeberria: "Koronabirusa guztiz gaixotasun soziala izan da"

Lucia Etxeberriak aztarnari gisa egin du lan pandemia osoan. Pandemia osoan zehar, asko aldatu da beren lana: "Hasieran ez zen PCR probarik egiten, horretarako materiala aillegatu zen heinean hasi ginen probak egiten, aztarnarien funtzioa zehazten".

Koronabirusaren inguruko ezagutza zabaldu zein heinean, neurriak egokitzen joan ziren. Etxeberriak azpimarratu du COVID gaixotasuna "guztiz soziala" izan dela: "Egoera ekonomikoak, isolamenduak, heriotza tasak, langabezia tasak... Alde sozial hori ikusi dugu, isolamendu bat egiteak sufrimendu handia dakarrelako, eta ikusi dugu pertsona guztiei ez diela berdin eragiten". Zentzu horretan, adierazi du aztarnariek taktu handiz egin behar izan dutela lan: "Konektatu beharra dago telefonoaren bestaldean dagoen pertsonarekin, berak ere galdetegi nahiko bortziari aurre egin behar diolako".

Zentzu horretan, azpimarratu du buru osasunean ere eraginak izan dituela, eta hor emakumeen funtzioa oso nabaria izan da: "Familia guztiaren zaintzaz arduratzen zen emakumeak isolamenduak egin behar izateak antsietatea eragiten zien".

Ikusi Altxa Burua nahieran.

 

Iñigo Martinez: "Konfinamendua oso gogorra izan da ostalari eta dendarientzat"

Iñigo Martinez Latxan merkatari elkarteko kidearekin hitz egin dugu Altxa Burua saioan. Martinezen hitzetan, konfinamendua oso gogorra izan zen merkatari eta ostalarientzat; adierazi duenez, gehiengoak itxi egin behar izan zuen egoerak hala behartuta, eta komertzioen eta ostatuek ez zituzten diru sarrerak bermatuta: "Saltoki batzuen bideragarritasuna kolokan jarri zen".

ERTEak "oso eskertzekoak" izan direla adierazi du, baina ziurgabetasun handia sentitu dute: "Jendeak bere burua salduta ikusi du, eta psikologikoki oso gogorra izan da". Nabarmendu du beste herrialde batzuetan beste modu batera kudeatu dela egoera, eta Frantzia eta Alemania jarri ditu adibide: "Laguntzak iragartzen ziren hemen, baina argitaratzerako denbora pasatzen zen, eta kobratzen zirenerako..."

Konfinamenduan irekita egon ziren saltokientzat egoera "oso gogorra" izan zen egoera: "Merkatariek beldur ikaragarria izan zuten bezeroak kutsatzen zituztenak izateko; psikologikoki oso gogorra izan zen, eta leher eginda bukatu zuten". 

Martinezen esanetan, konfinamenduak eragin handiagoa izan du irudiarekin eta janztearekin zerikusia duten saltokientzat, eta horrek ez du eragin handirik izan auzoan. Era berean, adierazi du hilabete hauetako egoerak balio izan duela tokiko merkataritzan duten garrantziaz kontzientzia hartzeko.

Ikusi Altxa Burua saioa osorik nahieran.

Herritarren egoera ekonomikoa pandemia garaian

Langile askoren egoera asko okertu da pandemia garaian hartu diren neurrien ondorioz, eta herritar askoren bizitzak are gehiago prekarizatu dira. Batzuk bizitzako aurrezkiak xahutu dituzte negozioak edo tabernak zabalik mantendu ahal izateko, eta ERTEek, telelanak... hankak gora jarri du herritar askoren bizitza; horrela, konprobatu dela ez dela pagotxa etxean lan egitea.

Berta Garcia (LAB), Iñigo Martinez (Merkatarien Elkartea) eta Julen Berrueterekin (ELA) aztertuko dugu gaia aste honetako 'Altxa Burua' saioan.

Aurrerapena | Pandemiaren egoera ekonomikoak hizpide

Langile askoran egoera asko okertu da pandemiaren ondorioz, eta lehen prekarioak ziren enpleguak are gehiago prekarizatu dira. Horrez gain, batzuk bizitzako aurrezkiak xahutu dituzte negozioak edo tabernak zabalik mantendu ahal izateko, eta askok konprobatu izan dute etxean lan egitea ez dela pagotxa.

Pandemiak herritarren egoera ekonomikoan izan duen eragina aztertuko dugu Berta Garcia (LAB), Iñigo Martinez (Merkatarien Elkartea) eta Julen Berrueterekin (ELA). Gaur, 20:15ean eta 22:00etan, 'Altxa Burua' Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.

Nerea Fillat: "Haurrak ez dira momentu bakar batean ere garrantzitsuak izan"

Nerea Fillat gurasoa da, eta oso kritiko da pandemian hartu diren zenbait neurrirekin: "Haurrak desagerrarazi egin zituzten bizitzetatik, eskolarik gabe, mugimendurik gabe, sozializaziorik gabe, eguzkirik gabe... Hori oso gogorra izan da". Hori horrela, azpimarratu du gizartearen "azken katebegietako" bat izan direla.

Zentzu horretan, azpimarratu du pandemiak erakutsi duela gizarte hau "zer den, eta berarentzat haurrak ez direla garrantzitsuak; sindemia honetan ez da neurri bakar bat ere hartu haurrak erdigunean jarri dituena". Era berean, azpimarratu du familia patriarkalari indar handiagoa eman zaiola, eta hezkuntza sistema osoa desagertu dela.

Horrez gain, adierazi du umeek ez dutela aukerarik izan beraientzat ezinbestekoak diren esparruak (sozializazioarena, ikastearena, lagunekin egotearena...) lantzeko, eta klase altuko zein beheko haurrek egoerari aurre egiteko baliabide ezberdinak izan dituztela dio. Neurri desegokiak izan direla adierazi du: "Krisian gertatutako guztiak ikasteko aukera eman zezakeen, baina zentzu txikia duten neurriak mantendu dira, umeentzat ondorio handiak dituztenak". Zentzu horretan, gizarte, hezkuntza komunitate eta gurasoek barne hausnarketa egin beharko luketela adierazi du.

Ikusi Altxa Burua nahieran.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image