Saioak

All Stories

Abenduko uholdeen parekoa ez, baina euriteek arazoak sortu dituzte

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak hedabideen aurrean adierazi duenez, udaletxeekin koordinazioan ari dira atzodanik.Txibitek adierazi du egoeraren minutuz minutuko jarraipena egiten ari direla, baina ezin dela alderatu duela hilabetekoarekin. Nafarroan egun osorako aktibatu dute abisu horia euriagatik, ipar isurialdean eta Pirinioetan.

Iparraldean, ostera, alarma gorria zango da indarrean. Eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, euriari dagokion abisu horia egongo da.

Langile bat hil da Gasteizen, aldamio batetik erorita

Behargina Olarizu auzoko eraikin baten fatxadako obretan lanean ari zen, azpikontratatutako enpresa batean.

LAB sindikatuaren arabera, gaurkoa 2022an Araban gertatutako lehen lan istripu hilgarria izan da. Aurreko urtean, guztira, 62 langile hil ziren lan istripuz Euskal Herrian.

Euskal gehiengo sindikalak lan istripu hilgarria salatzeko mobilizazio bateratua antolatu du ostegunerako, hilaren 13rako, 11:30ean Olarizu hiribidean

LAB: “Lan-erreforman ez da egongo ez kontraerreformarik, ez indargabetzerik”

LAB sindikatuak uste du, Espainiako Gobernuak bultzatu nahi duen lan-erreformaren xehetasunak ezagututa, ez dela egongo ez indargabetzerik, ez kontraerreformarik, ez lan-harremanen modernizazioarik. LABek, gainera, azaldu du lan-erreforma oztopatu daitekeela, baina horretarako mobilizazio handiak behar direla. Horiek horrela, datak eman ez dituen arren, sindikatuak ez du baztertzen greba orokorrera iristea.

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 15erako

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak laugarren urteurrena ospatu ez ezik, pentsio erreformaren aurka ere mobilizazioak egingo ditu larunbatean. Hala, urtarrilaren 15ean Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta baita Eibar, Altsasu, Tafalla, Ondarroa ete Lizarra ere kalera aterako dira pentsiodunak. Asteon, gainera, ekimen ezberdinak antolatu dituzte.

Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da, 42 urterekin

Ia hamabi urte alkatetzan zeramatzala, bihotzeko baten ondorioz hil da. Zieko-bai plataforma independentearen burua zen Aldazabal, eta hirugarren agintaldia betetzen ari zen alkatetzan.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Twitter bidez esan du «gaztea eta bere herriari emana» zela Aldazabal: “Kolpe gogorra da maite genuen guztiontzat, baita Eltziegorentzat eta Arabako Errioxarentzat ere”.

Izatez, nekazaria zen Aldazabal, eta turismoarekin lotutako ikasketak ere bazituen.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image