Saioak

All Stories

Inaxio Oiarzabal: 'Salbuespenezko egoera bertan behera uzteko behar beharrezkoa da aktibo mantentzea'

Bilbotik, manifestazioa abiatu aurretik, Sareko bozeramailea den Inaxio Oiarzabalekin hitz egin dugu. garai honetan Elkarbizitza eraikitzen jarraitzeko mobilizatzea beharrezkoa dela azpimarratu du, "eraikuntza honetan bide honek aurrera egin ahal izateko gizartea da bide honetan jarraitzeko berme nagusia", "oraindik korapilo asko daude askatzeko ". "Espero dugu 2022an urrunketarekin amaitzea, eta baita euskal presoei legeak dioen bidea egiten uztea ere" nabarmendu du..

Elkarbizitzan urratsak egitera dei egin dute ETAren eta estatu indarkeriaren biktimek Sareren mahai inguruan

Arratsaldeko manifestazioen aurretik mahai ingurua antolatu du Sare Herritarrak Bilbon, Euskalduna jauregian. Gatazka politikoaren lau biktima elkartu ditu mahaiaren bueltan: Robert Manrique, Naiara Zamarreño eta Rosa Lluch ETAren biktimak, eta, Maider Garcia eta Idoia Zabalza estatu indarkeriaren biktimak.

Alderdi eta sindikatu ugaritako ordezkariek euskal presoen 'salbuespen egoera' amaitzeko eskatu dute Euskalduna Jauregian

Urtarrilaren 8ko lehenbiziko zita, ohi moduan, Bilboko Euskalduna Jauregian izan da. Bertan mahai ingurua antolatu du Sarek, hain zuzen ere, gatazka politikoaren lau biktima elkartu ditu mahaiaren bueltan: Robert Manrique, Naiara Zamarreño eta Rosa Lluch ETAren biktimak eta Maider Garcia eta Idoia Zabalza estatu indarkeriaren biktimak.
Era berean, alderdi eta sindikatu ugaritako ordezkariak ere izan dira ekitaldian, euskal presoen "salbuespen egoera" bukatzeko eskatu dute denek.

Mikel Mundiñano: 'Milaka izango gara urrunketarekin amaitzeko aldarria Euskal Herriko txoko guztietara eramango dugunak'

Gaur, urtarrilak 8, #BIDEAN lelopean, espetxe salbuespenaren aurkako mobilizazio egun handia da. Mikel Mundiñanorekin hitz egiteko aukera izan dugu Hamaika Telebistan. "Azken urteetan, beti, balorean jartzen ari gara urrunketari dagokionean emandako urratsak, baina oraindik ezin dugu egoera normalizatu, lehenbailehen urrrunketarekin amaitu eta salbuespena indagabetu behar da" azaldu du.

'Etxerako bidean' manifestazioaren jarraipen berezia, Hamaika Telebistan eta hamaika.eus atarian

Urtarrilaren 8an, 16:00etatik hasita, 'Etxerako bidean' manifestazioaren jarraipen berezia egingo du Hamaika Telebistak. Sarek jakinarazi duenez, osasun egoera dela eta, aurten ere mobilizazioak herriz herri egingo dira. Goizerako antolatua dagoen mahai ingurua bere horretan mantenduko da, eta herrietako protestak 17:00etan egingo dira. 

Saio bereziaren errepikapena urtarrilaren 8an gaueko 22:00etan izango da ikusgai. Horrez gain, urtarrilaren 9an, 15:00etan, berriz ere ikusteko aukera eskainiko da.

Saioa jarraitzeko aukerak:

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image