Skip to main content

Euskal Herriko hainbat iturri gorriz tindatu ditu EHKSk, Palestinako genozidioa salatzeko

Politika

Palestinako genozidioa salatzeko Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Donostia, Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Tuterako hainbat iturri tindatu ditu. Mendebaldeko gobernuen eta alderdi politikoen sostengua gaitzetsi dute, eta Espainiako Gobernuaren Bilboko ordezkaritza aurrera eraman dute protesta. Nabarmendu dute Palestinakoa ez dela egoera “isolatu eta urrun bat”: “Mendebaldeko herrialdeen politiken ondorio zuzen bat da. NATOko herrialdeak eskala handiko gerra baterako prestatzen ari dira, gero eta modu agerikoagoan: aurrekontu militarrak handitzen, zerbitzu militarra berriz ezartzeko aukerak aztertzen, gerra propaganda indartzen... ari dira”.