Skip to main content

Anoetako oldarraldiaren “testuingurua Tolosakoarena baino konplexuagoa” dela uste du Erkorekak

Politika

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak beste behin jo du Xuhar errunduntzat. Tolosako inauterietan Ertzaintzaren foam bala batek begian eman zion Xuharri. “Han zegoen botilak botatzen zituzten gainerakoekin batera” esan du Erkorekak Euskadi Irratian. Irudietan baina Xuharri ez zaio botilarik botatzen ikusten. Erkorekak zehaztu duenez, informazio guztia epailearen esku dago, eta "laster izango da erabakia hartzeko moduan".

Anoetatik kanpoko kargei buruz ere egin ditu adierazpenak. Realak eta PSGk Anoetatik kanpo jokatutako partidan hiru emakume zauritu zituzten. Erkorekak horietako bat bakarrik aipatu du, ZIUn sartu zena buruan foam-ak jota. Adierazi du oraindik ez dela amaitu Polizia autonomikoaren barne ikerketa. Esan du Ertzaintza oldartu zeneko grabazio bat badagoela.