Skip to main content

Manos Limpiasek onartu du bere salaketa faltsuak izan daitezkeen "informazioetan" dagoela oinarrituta

Mundua

Sanchezek eten egin du bere agenda politikoa, emaztearen eta bere aurkako erasoengatik. Madrilgo auzitegi batek zigor auzibide bat ireki du Sanchezen emaztearen aurka, “ustelkeria eta influentzia trafikoa” leporatzen diote. Jakinarazi duenez, eskuin muturreko Manos Limpias taldeak jarri zuen salaketa. Albistea X sare sozialean zabaldutako gutun batekin iragarri du. Sanchezek hiru aukera ditu: dimisioa, hauteskundeak deitzea (maiatzaren amaieran) edo konfiantza-galdea.

Manos Limpiasek Sanchezen emaztearen aurka jarritako salaketa kazetaritzako informazioetan oinarritu zen, erakundeak ostegun honetan onartu duenez, eta epaileak egiaztatu behar du egiazkoak diren ala ez. Hala adierazi du Miguel Bernad idazkari nagusiak komunikatu batean, ustezko influentzia-trafikoagatik diligentziak ireki direla jakin eta egun batera, eta Pedro Sanchezek dimisioa eman dezakeela iragartzen duen gutunaren ostean. Hala, sindikatuak, gaineratu du informazioa egiazkoa ez bada, argitaratu zutenena izango dela erantzukizuna.