Skip to main content

Gasteiz Antzokiaren aldeko plataforma jaio da proiektua martxan jar dadin aldarrikatzeko

Kultura

Gasteiz Antzokiaren aldeko plataforma aurkeztu da, urtebeteko atzerapena pilatzen duen proiektua behingoz martxan jar dadin eskatzeko. Udala egoera horren erantzule bakarra dela salatu dute, irtenbidea emateko arduraduna ere dela baieztatuz. Ideia horrekin, hainbat ekintza egingo dituztela iragarri dute.