Skip to main content

Arrasaten XX. Udaberriko Musikaldia loratuko da maiatzaren 10etik 26ra

Kultura

Maiatzaren 10etik 26ra Arrasatek XX. Udaberriko Musikaldia ospatuko du. Urteak igaro ahala, musikazaleentzat erreferentziazko hitzordu bihurtu da. Bi hamarkadetako ibilbidean berritzen jakin duen ekitaldia da. Hasieran musika klasikoa nagusi bazen ere, urteen poderioz egokitu egin da, mota eta estilo askotako ekitaldiekin, eta gaur egun Arrasateko musikarien erakusleiho ere bihurtu da, bai bakarlarientzat, bai musika taldeentzat. Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxearen auditorioan. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.