Skip to main content

XXI. Txakolin Eguna ospatu dute Larrabetzun

Gizartea

XXI. Txakolin Eguna ospatu dute martxoaren 24an Larrabetzun. Larrabetzuko Udalak antolatu du, BBK eta Gaztelumendi abesbatzak lagunduta. Goizeko hamaiketatik arratsaldeko hiruretara, Txorierriko sei egileren txakolina dastatzeko aukera izan dute herritarrek: Larrabetzuko Sasikoetxe eta Gorka Izagirre; Lezamako Garkalde, Erdikoetxe eta Basalbeiti; eta Zamudioko Magalarte Zamudio. Gainera, hamabietan, brindisa egin da, Gorka Izagirreren eskutik.

Kopak 1,5 euroan saldu dituzte; euro bat Gaztelumendi abesbatzarentzat, eta berrogeita hamar zentimo Zaporeak proiektuarentzat.
Kittu erromeria taldeak girotuta, 20 saltokik bete dute Askatasuna plaza. Txakolinaz aparte, baserritar eta artisau produktuak saldu dira, ortuariak, txerrikia, txokolatea eta kafea, esaterako.