Skip to main content

UEUko Udako ikastaroetan izena emateko epea jada irekita dago

Gizartea

Udako Euskal Unibertsitateak 52. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu Iruñean. Azken bi urteetako hariari jarraituz, 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Bilbo, Usurbil, Donostia, Iruñea, Baiona, Tolosa eta Eibarrera iritsiko dira.