Skip to main content

Pedrazek bertan behera utzi du Telegramen itxiera, plataformari buruzko txostenaren zain

Gizartea

Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Telegramen berehalako mezularitza zerbitzua blokeatzeko agindua behin-behinean bertan behera utzi du, Espainiako Poliziari eskatutako txostenaren zain. Zehazki, neurriak izango lukeen eraginaren inguruko txosten bat eskatu du epaileak, eta haren ondorioak jakin arte atzeratu du hura bertan behera uzteko erabakia.
Mediaset, Atresmedia eta Movistar Plus komunikazio enpresek Telegramen aurka jarritako salaketa baten ondoren agindu zuen Pedrazek hura behin behinean etetea.