Skip to main content

Martxan da “30 egun bizikletan” nazioarteko ekimena

Gizartea

Arabako Foru Aldundiak “30 egun bizikletan” ekimenarekin bat egin du mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ekimenaren xedea, hiri ezberdinetako bizilagunak 30 egunez ohiko joan-etorriak bizikletan egitera animatzea da. Honen bitartez, Aldundiak, ahalik eta parte-hartzaile gehien lortu nahi ditu apirileko 30 egunez jarraian bizikleta erabil dezaten. Honela, mugikortasun ohitura jasangarriago eta osasungarriago bat sustatuz. Honetaz gain, mugikortasun eredu honen aldeko mezu positiboak zabaltzeko kanpaina egiteko asmoa adierazi du Aldundiak sare sozialen eta komunikabideen bitartez. “30 egun bizikletan” ekimena 2013an sortu zen Amerikako Estatu Batuetako izen bereko ekimenean oinarrituta. Geroztik, ehun eta hamabi dira batu egin diren hiriak, hauen artean; Gasteiz, Bilbo, Barakaldo, Durango eta Iruña