Skip to main content

LGTBI-fobiaren aurkako hitzordu kulturalak Gasteizen

Gizartea

Maiatzaren 17an den LGTBI-fobiaren aurkako egunarekin lotutako 10 jarduera antolatu ditu Gasteizko udalak hilaren 9a eta 25a bitarte. ‘Hautsi sexu- eta genero-araua eta amaitu dezagun diskriminazioarekin’ lelopean hitzordu kulturalak eskainiko dira programazioaren baitan. Hitzaldiak, ipuin-tailerrak, zineforuma, bertso-saioa… mota guztietako jarduerak izango ditugu egitarauan, aniztasuna eta askatasuna aldarrikatuz.