Skip to main content

Hamaika jarduera San Prudentzio eta Estibalizko jaiak ospatzeko

Gizartea

San Prudentzio eguna igandean, apirilaren 28an, bada ere, jai giroa nabaria da dagoneko. Asteazkenarekin jaiak iragarriko dituen pregoia dugu Gasteizko Probintzia plazan. Teresa Ibañez aktoresa izango da aurtengo pregoiaren arduraduna. Murgiarrak urte luzez ibili da telebista, zinean eta antzerkian lanean, arabar kulturaren adierazle nabarmena izanik. Izan duen ibilbide profesionala eta daukan konpromiso soziala aitortu nahi izan du Arabako Foru Aldundiak, arabar guztien jaien pregoilaritzat hautatuz.