Skip to main content

Energia berriztagarrien proiektu handien kontrako sinadura bilketa abiatu dute

Gizartea

Euskal Herrian planteatutako energia berriztagarrien proiektu handien kontrako sinadura bilketa abiatu dute hainbat eragilek. Berriztagarrien hedapenerako gaur egun dagoen ereduaren aurkako manifestua argitaratu dute, oligopolio energetikoen mesedetan oinarritutako proiektuak direla salatuz. Horren aurrean, lurraldearen mugak kontuan hartuko dituen eredua proposatzen dute, bizitza eta lurraren defentsan. Ekoizpenaren deskarbonizazio eta desfosilizazio erreal bat aldarrikatzen dute, birsortze ekologikoaren alde lan egiteko deia luzatuz.