Skip to main content

Txagorritxuko larrialdietako plantilla handitzea aldarrikatu dute langileek

Ekonomia

Txagorritxuko larrialdien egoera kaxkarra salatzeko manifestazioa burutu dute zerbitzuaren langileek. Salatu dutenez, pazienteak artatzeko pertsonal nahikoa ez dago. Santiago eta Txagorritxuko zerbitzuak instalazio bakarretan bateratu zirenetik egoera okerrera egin duela baieztatu dute ere, ailegatzen diren paziente kritikoei arreta emateko baliabideak falta direla salatuz. Urtarrilean eguneroko mobilizazioekin hasi ziren, baina, azaldu dutenez, zuzendaritzak ez du langile gehiago kontratatzeko asmorik erakutsi.