Skip to main content

Tuvisako langileen greba mugagabea larunbatean hasiko da azken bileraren emaitzen ostean

Ekonomia

Gasteizko hiri-autobusetako langileek greba mugagabeari ekingo diote larunbatean, Tuvisaren zuzendaritzarekin izandako azken bilera akordiorik gabe amaitu eta gero.

Langileen ordezkariek azaldu dutenez, Gasteizko Udalak egindako proposamenak ez du berrikuntzarik izan plantillak jada ezeztatutako testuarekiko. Gauzak horrela, Tuvisaren zuzendaritzaren jarrera ulertezina dela baieztatu dute. Akordiorik gabe, langileek larunbaterako hastekoa den greba mugagabearen deialdia bere horretan mantentzen dute. Hori bai, horretarako falta den egun eskasean akordioa lortzeko prest daudela azpimarratu dute. Tuvisako langileek zenbait lineatan autobus gehiago funtzionamenduan jartzea edota lan osasuna bermatzea aldarrikatzen dute, besteak beste, bai zerbitzua zen euren baldintzak hobetzeko.