Skip to main content

Greba eguna dute Arabako hezkuntza aisialdia eta animazio soziokulturalaren sektorean

Ekonomia

Arabako hezkuntza aisialdia eta animazio soziokulturalaren langileek greba egun berri bat egin dute, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta. Apirilean egiten duten hirugarren geldialdia izan da, liburutegi, museo eta ludoteketako aktibitatea gelditu dituena. Lan hitzarmen berri bat aldarrikatzen dute instalazio hauetako 500 langile ingururentzat. Sektorean hobekuntzak behar direla salatu dute sindikatuek, besteak beste KPIaren araberako soldata igoerak edota urteko lanaldia murriztea aldarrikatuz.