Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Donostian turistak ere euskaraz!

2016-03-15

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia argitaratu dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostia 2016 Fundazioak, Donostia Turismoak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanean. Bertan, hirira bisitan datorren horri lagungarri egingo zaizkion hitz eta esaldiak bildu dituzte zortzi hizkuntzatan. Guztira 80.000 ale argitaratu dituzte oraingoz eta besteak beste, turismo bulegoetan, hoteletan edota museoetan eskuratzeko aukera egongo da.

bideoaren irudia
Jose Luis Treku: "Disko berriarekin batera sorpresa bereziak izango ditugu udazkenean"

2016-03-15

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Oskarbi musika taldeko Jose Luis Treku eta Iñaki Maritxalar izan ditugu. Azaroan 50 urte beteko dituzte eta orain arte bizitakoaz eta etorkizunera begira dituzten asmoez aritu zaizkigu hizketan.

bideoaren irudia
"Hezkuntza: eskubidea edo pribilegioa?" Ertzak saioan!

2016-03-15

Hezkuntzaren azken erreformek, zeresan handia piztu dute ikasleen kolektiboarengan. Batzuentzat, ikasketen prezioaren igoerak  hezkuntza herritik aldentzea dute helburu. Horri buruz ariko gara Ertzak saioan (gaur, 21:30ean).

bideoaren irudia
Oiartzunen eta Realaren garaipen garrantzitsuak hizpide

2016-03-14

Oiartzunek urrezko garaipena lortu zuen Espanyolen aurka (1-0). Realeko neskek gauza bera egin zuten Santa Teresa talde zailaren kontra (1-0). Bi garaipenez eta taldeen martxa onaz hitz egin dugu Imanol Arruti eta Unai Zubeldiarekin.

bideoaren irudia
Balaidosen galduta Reala oporretan da

2016-03-14

Celta 1 - Real Sociedad 0. Txuri urdinek galdu egin zuten Balaidosen galiziarren kontra. Berdinketa lortzeko gertu izan ziren, baino ez zuten asmatu. Realaren egoeraz eta Velaren aferaz aritu gara Unai Zubeldia eta Imanol Arruti kazetariekin.

bideoaren irudia
Eibarrek puntu baliagarria lortu zuen Vallecasen

2016-03-14

Rayo Vallecano 1 - Eibar 1. Armaginek puntu garrantzitsua lortu zuten azken porroten zama arintzeko. Helburua eskura dute. Neurketa eta egoera aztertu dugu Unai Zubeldia eta Imanol Arruti kazetariekin.