Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Egian, lehen hitza euskaraz!

2016-03-17

Donostiako Egia auzoan astebetez euskaraz bizitzeko hautua egin dute hainbat herritarrek. Guztira zazpi aste pasatu dituzte horrela, lekukoa eskuz esku pasatu eta 200 lagun baino gehiagok parte hartu dute ekimenean. Esperientzia nolakoa izan den kontatu digute.

bideoaren irudia
"1966 | Gaur konstelazioak | 2016" erakusketa San Telmo Museoan

2016-03-17

Donostiako San Telmo Museoak Donostia 2016 Fundazioarekin batera, artisten bi belaunaldi bildu ditu "1966 | Gaur konstelazioak | 2016" izeneko erakusketan. 1966an sortu zen Gaur taldeko zortzi artisten lanak ikusi ostean, "Kairós" izenpean, egungo beste zortzi artisten lanetan murgilduko gara. Baina zer dute komunean bi atalek? Haustura: 1966ko zein gaur egungo testuinguruaren aurrean, artearen bidez irakurketa kritikoa egiten dute. Museoko kide Nerea Izagirrerekin egon gara erakusketaren eta honen harira antolatu diren jardunaldien berri izateko.

bideoaren irudia
Itxaso Atutxa: "Arcelorreko galerek ez dute enpresaren erabakia justifikatzen"

2016-03-17

Gurean Gaur saioan, Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea elkarrizketatu dugu. Arcelorren gertatutakoan, zer erantzukizun du Jaurlaritzak? Sindikatuek salatzen dute politika industrial eraginkorrik ez dela izan azken urteetan, hala da? Espainiako Kongresuan batasunaren aldeko jarrera sutsuaren aurrean ze postura hartuko du EAJk? Galdera horiek eta beste hainbat egin dizkiogu Atutxari.

bideoaren irudia
Itxaso Atutxa: "Nik ez dut lehendakaria Otegirekin arduratuta ikusten"

2016-03-17

Gurean Gaur saioan, Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea elkarrizketatu dugu. Askotariko gaiez aritu gara. Hala nola, Arcelor afera, autogobernu lantaldea eta Otegiren hautagaitza. Hauxe duzue elkarrizketaren laburpena.

Osorik ikusteko: http://www.hamaika.eus/tb/bideo/80457

bideoaren irudia
Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea, Gurean Gaur saioan!

2016-03-17

Gurean Gaur saioan, Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea izango dugu. Gaurkotasun politikoa hizpide: Arcelor afera, autogobernu lantaldea, Otegi, ... eta beste. Gaur osteguna, martxoak 17, 21:00etan.

bideoaren irudia
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta Usurbil, Sagarrondotik programan!

2016-03-17

Ibon Aburuza Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko presidentea eta Usurbil herriko sagardo denboraldiko eskaintza izango ditugu, Sagarrondotik saioaren azken atalean. Gaur osteguna, martxoak 17, 21:30ean.