Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Koldo Narbaiza: "Eskolatik kanpo ere euskaldundu behar ditugu umeak eta euren ingurua"

2015-12-03

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Euskararen Nazioarteko Eguna izan dugu protagonista. Bilboko Udaleko euskara zinegotzi Koldo Narbaizarekin izan gara, Bilbok aurrez aurre dituen erronken inguruan hitz egiteko.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Azkarate, Ntb11 eta Katalunia protagonista

2015-12-03

Aste honetako elkarrizketen ataleko protagonista Miren Azkarate Donostiako Euskara zinegotzia izan da. Mahai inguruan Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiari buruz aritu gara hizketan Josean Elgezabal, Koldo Bilbao eta Gotzon Hermosillarekin.

bideoaren irudia
Miren Azkarate: "Nahiko genukeena bezainbeste euskara entzuteko aukerarik ez dugu"

2015-12-02

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, aste honetan Miren Azkarate Donostiako Euskara zinegotziarekin egin dugu hitzordua. Duela 25 urte, euskarari dagokionean, beste egoera bat iragarriko luketela dio berak;  ezagutza asko zabaldu bada ere erabilerak arduratzen du.

bideoaren irudia
Ntb11, Iruñerrirako euskarazko telebista kate berria

2015-12-02

Nafar Telebistak eta Hamaika Telebistak beren indarrak batuko dituzte Iruñerrirako euskara hutsezko telebista kate bat elkarlanean kudeatzeko. Historian lehen aldiz, eskualde honetara zuzendutako euskara hutsezko telebista kate bat izatea ahalbidetuko du kolaborazioan oinarritutako ekimen honek.Telebista kate berri honek Iruñerriko 38. kanalean eskainiko ditu bere edukiak.

bideoaren irudia
Ertzak | Klima aldaketa, porrot ekonomikoaren eragile edo ondorio?

2015-12-01

Klima aldaketa sakonean aztertu dugu. Parisen klima aldaketaren goi-bilkura egiten ari dira, eta bertan daude munduko politikari garrantzitsuenak. Gaia ikuspegi ekonomikotik landu dugu. Izan ere, galdera batek kezkatzen gaitu: klima aldaketak porrot ekonomikora eramango gaitu edo gure eredu ekonomikoaren hutsegiteen ondorio zuzena da?

bideoaren irudia
Joseba Errekalde: "Beldur asko galdu zaio HIESAri, ez delako lehenago bezain hilgarria"

2015-12-01

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, HIESAren aurkako eguna gaitzat harturik, Joseba Errekalde Harribeltza elkarteko kidearekin aritu gara hizketan. Gaur egun, gaitzaren inguruan oraindik ere ezjakintasuna dagoela uste du, baino medikuntzak hobera egin duen heinean hilgarritasuna asko gutxitu dela.