Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Epilepsia gaixotasuna mintzagai, Zaindu Zaitez programan!

2016-03-22

Zaindu Zaitez saioan, epilepsia gaitzaren inguruko aurreiritziak gainditzen saiatuko gara. Gaixotasun ezezaguna da. Martxoak 23, asteazkena, 21:00etan.

bideoaren irudia
Eneko Goia Donostiako alkatea, Esatea Libre saioan!

2016-03-22

Esatea Libre programan, Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatuko dugu. Gaurkotasuna izango dugu oinarri, Gipuzkoako hiriburutik hasita. Martxoak 23, asteazkena, 19:30ean eta errepikapena 22:00etan.

bideoaren irudia
Lander Martinez Podemoseko kidea, Gurean Gaur saioan!

2016-03-22

Lander Martinez Ahal Dugu-Podemos alderdiko kidea elkarrizketatuko dugu Gurean Gaur saioan. Alderdian bizi duten egoeraz eta beste ariko gara. Martxoak 22, asteartea, 21:00etan.

bideoaren irudia
Gure merkataritzaren erradiografia, Ertzak programan!

2016-03-22

Euskal Herriko merkataritzaren erradiografia egingo dugu Ertzak programan. Imanol Esnaola Gaindegia elkarteko zuzendaria izango dugu bidelagun. Martxoak 22, asteartean, 21:30ean.

bideoaren irudia
Oiartzunek bolada mantendu, Realak eten

2016-03-21

Oiartzunek puntu garrantzitsua lortu zuen Santa Teresaren zelaian (1-1). Realak, aldiz, azken unean galdu zuen etxean Valentziaren kontra (0-1). Emaitza horiekin, bi taldeen egoera ez da sobera aldatu sailkapenean, baino batek bolada onari eutsi dionean, besteak etena jasan du. Bi taldeen partiduez aritu gara Ane Urkiri eta Mikel Ibargoien kazetariekin.

bideoaren irudia
Puntuka helburura hurbiltzen ari da Eibar

2016-03-21

Getafe 1 - Eibar 1. Armaginek beste berdinketa garrantzitsu bat lortu zuten etxetik kanpo. Azken unean egin zuen gola Bastonek. 38 puntu batuta gertuago dago helburutik. Eibarren partidua eta egoera izan ditugu hizpide Mikel Ibargoien eta Ane Urkirirekin.