Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
"Lur eta Amets", Euskal Herriaren historia

2015-12-07

Herri baten historia bertan bizi duten biztanleek idazten dute. Ikastolen elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historiaren kontaketa jasotzen duen materiala sortu dute: "Lur eta Amets".

 

bideoaren irudia
Patxi Zubizarretaren mundu sensoriala

2015-12-07

Islamofobia nagusitzen ari den une honetan, mundu arabiarrean murgildu gaitu Patxi Zubizarretak bere azken lanean: "Laranja bat zaborretan". Bere asmoa islamofobiari buruzko azterketarik egitea ez bada ere, egia da une aproposean jaio dela bere azken nobela hau. Lan sensoriala askoren ustez, usain eta kolorez jantzia.

bideoaren irudia
"Gabriel Aresti BioGrafikoa" liburuaz, Adur Larrearekin

2015-12-07

Adur Larrea marrazkilariak "Gabriel Aresti BioGrafikoa" izeneko  nobela grafikoa egin du, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Erroa argitaletxeak lagunduta. Arestiren familiak eta lagunek material asko eta kontu ugari partekatu dituzte Larrearekin Gabriel pertsona, Gabriel humanoa zelakoa zen azaltzeko.

bideoaren irudia
ArteKale | #DA50 Abenduak 7, saio berezia

2015-12-07

Durangoko Azokaren saio bereziaren hirugarren atalean, literatura nobedade hainbat ezagutu ditugu. Hala nola, "Lur eta Amets" Euskal Herriaren historia, Tere Irastortzaren "Mundua betetzen zenuten" poema liburua, Eskure euskal papergintza, "Nork" komikia, Fermin Muguruzaren "Nola?" disko eta dokumentala, Adur Larrearen "Gabriel Aresti BioGrafikoa" komikia eta Patxi Zubizarretaren "Laranja bat zaborretan" eleberria.

bideoaren irudia
Reala nagusi Eibarren kontrako derbi gipuzkoarrean

2015-12-07

Real Sociedad 2 - Eibar 1. Txuri urdinek irabazi zuten gipuzkoarren arteko derbia. Imanol Agirretxeren bi golek erabaki zuten norgehiagoka estua. Analisia egin dugu Ane Urkiri (Errealeko Neskak) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

bideoaren irudia
Realak astindua jaso zuen nesken euskal derbian

2015-12-07

Athletic 5 - Real Sociedad 0. Txuri urdinek amore eman zuten Lezaman zuri-gorrien aurka Emakumezkoen Ligako euskal derbian. Aldiz, Oiartzunek puntua zenbatu zuen Levanteren zelaian (1-1). Derbia aztertu dugu Ane Urkiri (Errealeko Neskak) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.