Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika Zuzenean

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #61: Drumkopters + Petti

2019-02-21
Lehen erreportajea osatzeko Drumkopters taldearekin egin dugu zita Bilboko Sarean kulturgunean. Txini, Miren eta Korta dira Drumkopters, eta agur biran murgilduak daude taldearen amaiera idazten. Jarraian nafarroako Bera herriko paraje ederretara egin dugu bidai, errekatxo eta bidexka artean galtzeko. Petti handiarekin egin dugu hitzordua bertan, zuzenean grabatu duen disko berriaz gehiago jakin nahiean.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #60: Montauk + Anestesia

2019-02-14
Lehen erreportajean Montauk taldea izango da protagonista. "Geruzak" iraupen luzeko bigarren diskoa besapean bildu ditugu entsegu lokalean. Bigarren erreportajean Anestesiaren "Gorrotoaren ahotsa" diskoa izango dugu hizpide, lana argitaratu zela 25 urte bete direnean.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #59: Bad Sound + Izaki Gardenak

2019-02-07
Aste honetako lehen erreportajea osatzeko Jon Basagurenekin izan gara, Izaki Gardenak taldeko abeslari eta kantu sortzailea. Kafe baten bueltan "Dena Oskol" diskoa izan dugu hizpide. Bestetik, Moskuko plazan egin dugu zita Bad Sound musika egitasmoa osatzen duten Stepi eta Mororekin, eta "Birsortzen" diskoaren ingurukoak ezagutu ditugu!
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #58: Joseba Irazoki eta Lagunak + Haxotz

2019-01-31
Aste honetako MUSIKAZUZENEAN TB saioko lehen protagonistak Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira! Dabadaba aretoan eskaini zuten emanaldian batu ginen laukoarekin disko berria besapean zutela. Bigarren erreportajean, berriz, Haxotz talde bilbotarra ezagutuko dugu. Hamar urteko musika bidea egin berri dute eta "H" izeneko disko ederraz ospatu.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #57: Willis Drummond + Maddi

2019-01-24
MUSIKAZUZENEAN TB-a bueltan da! Aste honetako lehen erreportajean Willis Drummond taldearen egungo egoera eta zuzeneko disko DVD-a izan ditugu hizketagai Kataku ostatuko su goxoan! Bigarrenean, berriz, Maddi egitasmoa ezagutuko dugu! Ataungo entsegu lokalean izan gara "Ying Yang" (Bonberenea Ekintzak) diskoa ezagutzeko
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN #56: Azken saioen bilduma

2018-12-20
Urte berria ate joka den honetan, azken hilabeetako bilduma osatu dugu MusikaZuzenean Telebistan. Irailetik abendura bitarteko saioen lagin bat ikusteko aukera izango duzue, reportaje bakoitzeko izebergaren punta.