Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika Zuzenean

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #58: Joseba Irazoki eta Lagunak + Haxotz

2019-01-31
Aste honetako MUSIKAZUZENEAN TB saioko lehen protagonistak Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira! Dabadaba aretoan eskaini zuten emanaldian batu ginen laukoarekin disko berria besapean zutela. Bigarren erreportajean, berriz, Haxotz talde bilbotarra ezagutuko dugu. Hamar urteko musika bidea egin berri dute eta "H" izeneko disko ederraz ospatu.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #57: Willis Drummond + Maddi

2019-01-24
MUSIKAZUZENEAN TB-a bueltan da! Aste honetako lehen erreportajean Willis Drummond taldearen egungo egoera eta zuzeneko disko DVD-a izan ditugu hizketagai Kataku ostatuko su goxoan! Bigarrenean, berriz, Maddi egitasmoa ezagutuko dugu! Ataungo entsegu lokalean izan gara "Ying Yang" (Bonberenea Ekintzak) diskoa ezagutzeko
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN #56: Azken saioen bilduma

2018-12-20
Urte berria ate joka den honetan, azken hilabeetako bilduma osatu dugu MusikaZuzenean Telebistan. Irailetik abendura bitarteko saioen lagin bat ikusteko aukera izango duzue, reportaje bakoitzeko izebergaren punta.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #55: Durangoko Azokak eman duena

2018-12-13
Durangoko Liburu eta Disko azokak musikalki eman duena ikusteko aukera izango da saio honetan, elkarrizketa, zuzeneko irudi eta bitxikeriekin.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #54: Durangoko Azoka berezia

2018-11-29
Durangoko Liburu eta Disko Azoka gertu dagoen honetan, MusikaZuzenean TB-an saio berezi bat burutu duguik irrati-tb saio formatu berrian. Azokan izango diren zuzeneneko emanaldiak aipatzeaz gain, hainbat disko berri entzuteko aukera izango dugu.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #53: Leihotikan + The Potes

2018-11-22
Lehiotikan taldea izango da lehen protagonista errepidean 25 urte bete dituzten honetan. Bigarren erreportajean "Ametsak dira egi erabat bete aurretik" diskoa ezagutuko dugu, the Potes taldearen lehen iraupen luzekoa.