Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika Zuzenean

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #64: Moxal eta Hibai Deiedra

2019-03-13
Moxal izenaren atzean dagoen Hannot Mindegia musikariak "Zaldikatu" diskoa kaleratu berri du, bere musika bidean bakarkako lehen lana.Bigarren erreportajea osatzeko Portugaletera egin dugu bidai. Itsasoari begira topatu dugu Hibai Aiestaran musikari eta idazlea, gitarra eskuan eta "Porrotaren zaporea" liburua besapean.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #63: Huts + Skabidean & The Black Birds

2019-03-07
Kolore ezberdinez jantzita dator MusikaZuzenean telebistaren atal berria! Lehen erreportajea osatzeko Huts taldearekin bildu gara entsegu lokalean. Taldeak "Toxiko" diskoa kaleratu berri du, musikalki rock koordenadetan. Hirukoaren bigarren emaitza luzea da honakoa, indartusua eta erabatekoa.... eta pozoitsua! Segidan, iruñara egingo dugu bidai Skabidean eta Black Birds musika egitasmo berria ezagutzeko. Ska, reegae eta rockstedy giroak lantzen dituen musika egitasmo handia da honakoa, taula gainean 11 musikari batuz.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #62: Sara Zozaya + Lou

2019-02-28
Lehen erreportajean Sara Zozaya musikari gaztea ezagutuko dugu aurkezpen txartel moduan kaleratu duen "III" disko txikia aitzaki. Bigarrenean, berriz, Lou Olangua ekarriko dugu gogora Usua, Izotz eta Andrearen eskutik "LOU dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian" dokumentalaren inguruko elkarrizketarekin.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #61: Drumkopters + Petti

2019-02-21
Lehen erreportajea osatzeko Drumkopters taldearekin egin dugu zita Bilboko Sarean kulturgunean. Txini, Miren eta Korta dira Drumkopters, eta agur biran murgilduak daude taldearen amaiera idazten. Jarraian nafarroako Bera herriko paraje ederretara egin dugu bidai, errekatxo eta bidexka artean galtzeko. Petti handiarekin egin dugu hitzordua bertan, zuzenean grabatu duen disko berriaz gehiago jakin nahiean.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #60: Montauk + Anestesia

2019-02-14
Lehen erreportajean Montauk taldea izango da protagonista. "Geruzak" iraupen luzeko bigarren diskoa besapean bildu ditugu entsegu lokalean. Bigarren erreportajean Anestesiaren "Gorrotoaren ahotsa" diskoa izango dugu hizpide, lana argitaratu zela 25 urte bete direnean.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #59: Bad Sound + Izaki Gardenak

2019-02-07
Aste honetako lehen erreportajea osatzeko Jon Basagurenekin izan gara, Izaki Gardenak taldeko abeslari eta kantu sortzailea. Kafe baten bueltan "Dena Oskol" diskoa izan dugu hizpide. Bestetik, Moskuko plazan egin dugu zita Bad Sound musika egitasmoa osatzen duten Stepi eta Mororekin, eta "Birsortzen" diskoaren ingurukoak ezagutu ditugu!