Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
Urkulluk bat egin du U30eko grebarekin

2020-01-22
Urkulluk ere bat egin du U30 grebarekin, greba egiteko deia luzatu duten sindikatuek grebari buruz hitz egiteko eskatutako bilerari plato eginez. Bien bitartean, Espainian sexuaz ari dira jotake. Liolako militarrak ere batu zaizkigu inauteri ospakizunetara, Julian Iantzi ere bai!
bideoa prestatzen
Garbiñe Aranburu: "Urkulluk mespretxuz jokatu du euskal gehiengo sindikal eta sozialarekin"

2020-01-22
Urtarrilaren 30ean deitutako greba orokorraren atarian, LAB-eko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Deialdiaren garrantziaz, sindikalgintza eredu berriez edo ELArekin duten harremanez mintzatu da.
bideoa prestatzen
Puigdemont atxilotzeko prest zegoela adierazi du Traperok

2020-01-22
Carles Puigdemont atxilotzeko bere burua aurkeztu zuela ziurtatu du gaur Josep Lluis Trapero, Mossoen buru ohiak, bere aurkako epaiketaren hirugarren auzi saioan. Defentsaren galderei erantzun die gaur, eta berriz ere argi geratu da mugimendu independentistarengandik urrun kokatu nahi duela bere burua.
bideoa prestatzen
Donostiako haur danborradak eman du urratsa

2020-01-20
Easo Ederraren ordez, hiritarrak arduratu dira haur danborradako diskurtsoa irakurtzeaz. Hain zuzen ere, Aitor ikastolako Malena Cornago eta Bittor Gaztelu. Haur danborradako pertsonaiei dagokienez, Harri Berri Oleta ikastolako Aimar Capa izango da Danbora Nagusia. Aldiz, Aitor ikastolako Aratz Agirrezabala izango da jenerala eta Ainire Egaña laguntzailea. Haiekin batera, danborradako karroza osatuko duten pertsonaiak ondorengoak dira, guztiak Aitor ikastolakoak: Juno Vidal (alkatea), Lide Hosteins (notarioa), Vicky Yarnoz (batelaria), Cesia Colindres (iñudea), Aitor Perez-Cuadrado (artzaia), Nora Zinkunegi (urketaria), June Lizarraga (mandazaina), Aroa Astudillo (dendaria), Matthew Carvaca (arrantzalea), Sapna Agirre (irulea), Lide Arana (palafrezaina), Malen Barinagarrementeria (palafrezaina), Itxaso Gras (palafrezaina), Andoni Lizarraga (palafrezaina), Yun Ximenez (palafrezaina) eta Ekiñe Quintana (palafrezaina). Aitor ikastolako pertsonaiek bertso batzuk eskaini dituzte, gainera, eta zeinu hizkuntzaren interprete batek hitzartzeak itzuliko ditu. Urteroko legez, haur konpainia guztiak Alderdi Ederren elkartu dira San Sebastian martxa elkarrekin jotzeko.
bideoa prestatzen
Wuhango pneumoniak 17 hildako eta 440 kutsatu eragin ditu jada

2020-01-22
Bederatzi hildako eta 440 kutsatu baino gehiago zenbatu dira jada, Txinako edo Wuhango pneumoniak eraginda. Birusaren mutazio batek larrialdia erabat handituko lukela adierazi dute Txinako agintariek. Hau gertatzeko arriskua goraka doala gehitu dute, tartean, larunbatean hasteko den Txinako Urte Berriak eragingo dituen biztanle mugimenduak direla eta, orotara 3.000 lagun. Neurri bereziak jarri dituzte, hala nola nekazal eta abeltzaintza produktuen kontrol handiagoa, edota jende pilaketak dauden lekuetan birusa antzemateko kamera termikoak erabiltzea.
bideoa prestatzen
Txuma Peraltak zalantzan jarri du delitua ote den talde bati pizgarria ordaintzea beste bat garaitzeagatik

2020-01-22
Gaurko Osasuna Auziaren saioan, Diego Makirriain eta Sancho Bandresek ere deklaratu dute. Fundazioko buru izandakoak Sevillara eramandako 400.000 euroak zertarako ziren ez zekiela ziurtatu du eta idazkari ohiak Bizkai ordainketa guztien arduradun izan zela baieztatu du.