Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Valentina pailazoaren bidaiari buruzko dokumentala aurkeztuko dute bihar

2019-04-03
Juan Luis Napalek eta Virginia Senosiain aktoreak “Valentina: Ausartatxo Clown” film dokumentala estreinatuko dute. Aktore nafarrak Valentinaren rola hartu eta hiriz hiri ibiliko da beste emakume pailazoekin eta euren alter-egoekin gogoeta eginez.
bideoa prestatzen
Margolaria, bidaia hirukoitza artistaren izebergaren urpeko zatira

2019-03-25
Martxoaren 22an estrenatu da Margolaria, Oier Aranzabal zuzendariaren lehen film dokumentala. Mikel Urdangarinen sorkuntza prozesua aitzaki hartuta, artistaren horixe izateko erabakiak bere bizitzan dituen eraginei buruz dihardu filmak.
bideoa prestatzen
Thinking Football jaialdia: futbolaren erdiraketa eta gai sozialen gola

2019-03-20
Astelehenean, martxoaren 18an izan zen hasierako txistua, eta baloia martxan jarri zen "Nossa Chape" dokumentalarekin. 2016ko azaroan Chapecoense talde brasildarrak izandako hegazkin istripuaren atzean dauden giza-historioak kontatzen ditu dokumentalak. Liga, Champions eta Europa Ligarik ez dagoen aste honetan, futbol eta entretenimendu grina asetzeko txanpa ezinhobea da Thinking Football jaialdia, ostiralera arte, eta filmen proiekzioak ez ezik, mahainguruak eskeiniko ditu, zuzendari, jokalari eta adituen iritziak, gerturatzen direnekin tartekatzeko.
bideoa prestatzen
Gaur hasi da Punto de Vista dokumental festibala

2019-03-11
Gaur hasi da Punto de Vista nazioarteko dokumental festibalaren 13. edizioa. Aurten sail ofizialean 30 film aukeratu dira, aurkeztutako 1.160 dokumentalen artean. Jaialdia gaurtik larunbatera bitarte ospatuko da Baluarte jauregian.
bideoa prestatzen
Zineman sorkuntza bultzatzeko Ikusmira Berriak

2019-03-05
Martxan da dagoeneko ‘Ikusmira Berriak’en aurtengo edizioa. Hainbat berrikuntza ditu gainera aurtengoak. Bost zinemagilek hartuko dute parte, proiektu banarekin.
bideoa prestatzen
'Green book', 'Bohemian Rhapsody' eta 'Roma', protagonistak Oscar sarietan

2019-02-25
Bohemian Rapsody pelikulak lau sari jaso ditu. Rami Malek, lehen aldiz nominatua izan eta irabazi egin du gizonezko aktorerik onenaren saria. Alfonso Cuaronek zuzendaririk onenarena jaso du, Roma filmagatik. Horretaz gain, pelikula honek irudirik onenaren eta ingelesez besteko filmik onenaren saria ere jaso ditu. Emakumezko aktorerik onenaren saria Olivia Colmanek jaso du, The Favourite filmarengatik. Honena ere lehen nominazioa izan da. Animaziozko filmik onenaren saria, lehen aldiz, zuzendari beltz batek, Peter Ramseyk, jaso du Spiderman: Into the Spider-Verse filmagatik. Lehenengoz, baita, eskuratu du Oscar bat Spike Lee zuzendariak, gidoi egokiturik onenaren atalean, BlacKkKlansman filmagatik. Hala ere, pelikularik onenaren saria eta preziatuena Green Book-ek eraman du.