Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Zinema

bideoaren irudia
Euskarazko bikoizketak bizi duen une larriaz aritu gara

2014-09-24

Euskarazko bikoizketak badu bere lekua Donostiako Zinemaldian. Azken urteetan, ordea, leku hori murrizten joan da. Sektoreak bizi duen krisiaz aritu gara Miren Galarraga Tinko euskara elkarteko kidearekin eta Mikel Mendizabal bikoizlearekin. Euskarazko bikoizketaren alde lanean jarraituko dutela esan digute.

bideoaren irudia
Euskal zinemaren egoera aztertu dugu Miren Maniasekin

2014-09-24

2005etik 2012ra bitarte euskal zinemak izan duen bilakaera aztertu du Miren Manias doktoregai eta zinema adituak. Tesiaren ondorioetan harrapatu dugu, eta horrela ere, gurera etorri da. Bereziki, alor ekonomikotik dituzten zailtasunak aztertu ditu Maniasek. Bide batez, "Loreak" filmaz galdetu eta asko gustatu zaiola esan digu.

bideoaren irudia
Zurriolako Butaka | Bosgarren saioa

2014-09-24

Bosgarren saioan, hausnarketari tartea eskaini diogu. Euskal zinemagintzaren osasunari buruz aritu gara Miren Manias doktoregai eta zinema adituarekin. Bestalde, euskarazko bikoizketak bizi duen une larriaz hitz egin dugu Marian Galarraga Tinko elkarteko kidearekin eta Mikel Mendizabal bikoizlearekin. "Loreak" filmaren aurkezpenak emandakoa gogora ekarri dugu eta "Lantanda" dokumentalari buruzko erreportajea eskaini dugu. Adituen solasaldian, berriz, Amaia Garcia (Urumeako Kronika) eta Mikel Kintana (Euskal Irratiak) izan ditugu.

bideoaren irudia
Angel Aldarondo epaimahaikidearen bisita izan dugu

2014-09-23

Donostiako Zinemaldiko saio berezia egiten hasi ginenetik gurean izan da Angel Aldarondo zinegilea. Aurreneko aldiz, ordea, epaimahaikide gisa gonbidatu dugu. Irizar saria emateaz arduratuko da, eta beraz, normalean baino serioago aritu da gurekin. Edo ez. Urtzi Urkizu Berriako kazetari eta saioaren zuzendariarekin Kontseiluaren film laburren lehiaketaz eta Kimuak sailaz aritu gara.

bideoaren irudia
"Loreak" filma zinema adituen ikuspegitik

2014-09-23

"Loreak" filmaren aurkezpen egunean, adituen solasaldiko gonbidatuei beraien iritzia emateko eskatu diegu. Gontzal Agote (Berria) eta Mikel Garciari (Argia) asko gustatu zaie pelikula, dagoeneko ikusi duten beste hainbat aditu zein kritikariri bezala. Horrez gain, bakoitzak ikusi dituen pelikuletaz aritu gara.

bideoaren irudia
"Señales de Vida" dokumentala hizpide Gentzane Martinez de Osabarekin

2014-09-23

Nestor Basterretxearen ondarea bere hitzez jasotzen du "Señales de Vida" dokumentala. Marmoka Films ekoiztetxe txikiak egindako lana bere lekua egin du Donostiako Zinemaldiaren Zinemira sailean. Gentzane Martinez de Osaba dokumentalaren bi zuzendarietako bat izan da gurean.