Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Akira Kurosawa-ren proiekzio zikloa Kondestable jauregian

2019-01-25
Kondestable Jauregiak Akira Kurosawa zinema zikloa eskaintzen du otsailaren 23ra arte. Larunbatero izango dira proiekzioak arratsaldeko 18.00etik 19.30era. Iruñeko Udalak, Bilbo Arte, ArtHouse Zinema, A contracorriente films eta AP New Filmsen laguntza izan du antolatzeko.
bideoa prestatzen
Oscar sarietarako hautagaien zerrendaren berri eman dute

2019-01-23
Roma filmak jaso ditu izendapen gehien, 10 guztira. Horien artean dira film onenaren saria, zuzendaritzarik onenarena eta gidoirik onenarena. 10 izendapen jaso ditu The Favourite film britainiarrak ere. Urteko filmerik entzutetsuenetakoa izan den Bohemian Rhapsody filmak berriz 8 izendapen eskuratu ditu. Beste horrenbeste jaso ditu Green Book filmak. Bat gutxiago, 7, Black Pantherrek.
bideoa prestatzen
Feroz zinema sariak, aurreneko aldiz Bilbon

2019-01-16
Urtarrilaren 19an, Feroz Sarien seigarren edizioa egingo dute Miribillako Bilbao Arenan. Bertan, Berriemale Zinematografikoen Elkarteak, espainiar Estatuko filma eta serierik onenak sarituko ditu. 2800 sarrerak agortu dira eta Juan Mari Aburtok azaldu duenez, “Bilbo, zinearen industriaren kokaleku eta metropoli” bilakatzeko urratsa da.
bideoa prestatzen
Dock of the bay film eta dokumental musikatuen jaialdiaren 12.edizioa martxan dagoeneko.

2019-01-07
Dock Of The Bay, Donostiako film eta dokumental musikatuen jaialdiaren 12.edizioa hasiko da. Antzoki zaharrean eta Trueba zine aretoetan ikusi ahalko dira urtarrilaren 7tik 12ra. Aurtengo edizioa hausnartuena eta landuena izango da, 20 lan ikusteko aukera egongo da. Sail Ofiziolean 9 lanetatik 2 Euskal Herriko lan arituko dira burrukan saria irabazteko: “Lou” eta “Basahaideak”. Bestalde, sail berri bat eskainiko du edizio berri honek “Dock Live!” izena hartuko duena eta bertan film edo dokumentalak ikusteaz gain momentu berean musika zuzenean entzuteko aukera egongo da.
bideoa prestatzen
Zinebiko lehiaketan parte hartuko duten 6 lanak aurkeztu dituzte

2018-11-08
Zinebik, Bilboko dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdiak, bere 60. edizioa ospatuko du azaroaren 9tik 16ra bitartean. Gazuak horrela, Vanesa Fernandez-ek, Zinebi-ko zuzendari berriak, lehiaketan parte hartuko duten 6 lanak aurkeztu ditu.
bideoa prestatzen
Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko jaialdiak 10 urte betetzen ditu aurten

2018-10-17
Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 10. Edizioa aurkeztu du KCD Erakundeak. Urriaren 18tik 25era ospatuko da Bizkaia eta Arabako 25 egoitzatan, nagusia Bilboko Azkuna Zentroa izanik. 50 herrialdetako errealitatea islatzen duten 84 film lehiatuko dira. Horietatik 40 emakumeek egindakoak dira eta 9 euskaraz.